Irudia. Eskoriatza

Iparragirre Espainiaratu egin dute

JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2019ko irailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziak Marixol Iparragirre Espainiaratu zuen atzo. Auzitegi Nazionalean jakinarazi zioten hamabi atentaturengatik auzipetuko dutela, eta, bitartean, Soto del Realeko kartzelan sartu dute preso. Iparragirrek abuztuaren 27an amaitu zuen Frantziako espetxe zigorra — 2004an atxilotu zuten, ETArekin lotuta—, baina geroztik ere preso izan dute. Sortuk eta EH Baik deitoratu egin dute Espainiaratzea, eta Iparragirrek «bakearen» eta «elkarbizitzaren» alde egindako lana nabarmendu. «Konponbidea» eta haren kaleratzea eskatzeko, elkarretaratzeak egin zituzten atzo, Eskoriatzan (Gipuzkoa) eta Donostian, Antiguan. Irudian, Eskoriatzakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.