Ipar Euskal Herriko kultura «inarrosten» jarraitu nahi du Seaskak

Seaskaren 50. urtemugaren ekitaldiak aurkeztu zituzten atzo. EITB.
arantxa iraola
2019ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Seaskaren 50. urtemugaren harira antolatutako ekitaldiak aurkeztu dituzte. Aurrenekoa egingo dute igande honetan, Senperen: Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko zortzi finalistek hartuko dute parte. Ekitaldi sortaren amaiera, berriz, maiatzaren 12an izango da, Herri Urratsen. Tartean, beste bi data: otsailaren 14an, Hendaiako Anton Abadia aretoan, Goazen! telesailaren azken atala proiektatuko dute. Eta hilaren 16an, Miarritzen, kontzertu batean ariko dira bost talde; horien artean, Willis Drummond eta Berri Txarrak.

Seaskako arduradunek nahi dute urtemuga hauspo izatea, hazten jarraitzeko, zentroen eta gizartearen arteko «lokarri soziala» indartzeko, eta Ipar Euskal Herriko kultura «inarrosten» jarraitzeko.

Datu batzuk eman dituzte egungo egoeraz: duela hamar urte, Ipar Euskal Herriko ikasleen %5 hartzen zituzten, eta egun, %10. Aurreikusten dute hamar urteren buruan %20era hurbilduko direla. 36 zentro kudeatzen dituzte, 430 profesional ari dira sarean, eta 3.500ndik gora ikasle dituzte.

Egungo arduradunek aparteko hitzak izan dituzte aitzindari izan zirenentzat; Argitxu Noblia, Libe Goñi, Laxaro Arandia, Mikel Muñoa, Jokin Etxeberria, Iker Gallastegi, Arrosa eta Ramuntxo Camblong, Marcelline eta Manex Pagola, Jean Etxemendi, Mikela eta Beñat Gimenez, Maite Zabala eta Maialen Iturbide, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.