Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak lerro nagusietan iragarri du nola izango den konfinamendutik ateratzea maiatzaren 11tik aitzina. Adin tarteka eta eskualdeka irekiko dituzte ikasgelak, gehienez hamabost ikasle batuta ikasgela bakoitzean.
Maiatzaren 11ko astean, irakasleak sartuko dira, eta, ondoren, ama eskolako azken urtekoak, eta lehen mailako lehen eta bosgarren urtekoak; maiatzaren 18ko astean, kolegioko seigarren eta hirugarren mailakoak, eta lizeoko leheneko eta terminaleko ikasleak itzuliko lirateke; maiatzaren 25eko astean, ikasle guziak itzuliko lirateke, betiere talde txikika.
Blanquerrek erran du «pixkanaka» eginen dela ikasgelarako itzulera: «ikasle guziak ez dira batera itzuliko ikasgelara». Gehienez ere hamabost ikasle batuko dituzte ikasgeletan. Hala ere, ez du zehaztapenik eman praktikan hori nola gauzatzen ahalko den: gaur egun, 30 ikasle inguru izan ohi dira ikasgela gehienetan.
Unibertsitatean ez dira ikasgelara itzuliko heldu den iraila aitzin, baina, gaur-gaurkoz, ikasturte bukaerako azterketak atxikiko dituzte.
Koronabirusa
Ipar Euskal Herrian progresiboa izanen da eskolara itzulera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu