Ipar Euskal Herrian Macron nagusitu da, eta barnealdean, Lassalle

Macron nagusitu da leku gehienetan. Melenchonek bildu du boto gehien Hendaian, eta bigarren izan da Donibane Garazin, Maule-Lextarren, Miarritzen eta Urruñan. Euskal Herrian, Le Pen Gixunen (Lapurdi), Bidaxunen (Nafarroa Beherea), Etxarrin, Sarrikotapean eta Lixozen (Zuberoa) nagusitu da.

Jean-Rene Etxegarai, Baionan, botoa ematen. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko apirilaren 10a
21:57
Entzun

Heldu dira Frantziako presidentetzarako hauteskundeen emaitzak. Ipar Euskal Herriko bozka bulegoak 19:00etan hetsi dituzte, eta kontaketari ekin diote geroztik. Emaitzen arabera, Emmanuel Macron gailendu da Ipar Euskal Herriko herri gehienetan ere. Barnealdean, Jean Lassalle Biarnoko diputatuaren alde egin dute herritar anitzek.

Baionan, Angelun eta Miarritzen (Lapurdi) Macronen alde egin dute bozkatzaile gehienek. Baionan, 6.732 boz lortu ditu (%19,72). Bigarren lekuan da Melenchon (%17,62), eta hirgarrenean Le Pen (%11,42). Zemmourrek 1.777 boto eskuratu ditu (%5,20); Jadotek, 1.656 (%4,85); eta Lassallek, 1,600 boto (%4,69).

Miarritzen, hau da emaitza: Macronek, 5.875 boz eskuratu ditu, (%25,59) eta Melenchonek 2.789 boto (%12,15). Le Penek, 1.971 boto (%8,59); Zemmourrek, 1.607 boto (%7,00); Pecressek, 1.200 boto (%5,23); eta Jadotek, 992 boto (%4,32).

Angelun, Macronek 8.224 boto irabazi ditu (%25,14). Melenchon iritsi da bigarren postura (4.305 boto, hau da, bozen %13,16). Le Penek 3.710 boto (%11,34) lortu ditu eta Zemmourrek, 2.053 boto (%6,28). Lassallek, 1,803 boto (%5,51) eta Jadotek, 1.547 boto (%4,73).

Macronen nagusitasuna Hendaian hautsi da: Melenchon izan da lehena, 1.706 botorekin (%25,45). Macronek 1.671 boto eskuratu ditu (%24,93). Le Penek, 1.081 boto (%16,13); Lassallek, 491 (%7,33); Zemourrek, 417 (%6,22); eta 364 (%5,43).

Urruñan, Macronek 1.695 boto jaso ditu, guztien %27,71. Melenchonek 1.121 boto izan ditu, %18,33. Le Penek 917 jaso ditu, %15; eta Lassallek 772, %12,63. Zemourrek 427 boto jaso ditu Urruñan (%6,98), eta Jadotek, 332 (5,43).

Nafarroa Behereko hiriburuan, Donibane Garazin, Macronek eskuratu du boto gehien: %27, 5. Atzetik du Jean Luc Melenchon (%16,3). Hirugarren sailkatu da Lassale (%14,52), eta atzetik du Marine Le Pen (%11,94). Gainerako hautagaiak honako hauek dira, lortutako bozen arabera: Yannick Jadot (%8,31), Valerie Pecresse (%6,56), Eric Zemmour (%5,04), Philippe Poutou (%4,22), Anne Hidalgo (%2,46), Fabien Roussel (%1,64). Nathalie Arhaud eta Nicolas Dupont-Aignan ez dira bozen %1era iritsi.

Donapaleun (Nafarroa Beherea), Macronek 291 boto lortu ditu (%29,79), Le Penek, 146 (%14,94); Lassallek, 144 boto (%14,74); Melenchonek, 144 boto (%14,74); Pecressek, 67 boto (%6,86); eta Zemmourrek, 53 boto (%5,42).

Maule-Lextarren, Zuberoako hiriburuan ere amaitu da zenbaketa. Han ere, Macron izan da lehena, eta Melenchon bigarrena: Macronek 446 boto lortu ditu (%25,41), eta Melenchonek, 333 boto (%18,97). Lassalle izan da hirugarren, 268 boto lorturik (%15,27): Le Penek 234 boto lortu ditu (%13,33); Rousselek, 133 (%7,58), eta Jadotek, 69 (%3,93).

Le Pen Gixunen (Lapurdi), Bidaxunen (Nafarroa Beherea) Etxarrin, Sarrikotapean eta Lixozen (Zuberoa) nagusitu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.