Bakegileek jo eta su jarraitzen dute Frantzia presoen gaian mugiarazteko kanpainan. Atzo Frantziako zerga agentziaren bulegoa okupatu zuten Miarritzen, eta gaur beste ekintza bat egiten ari dira: A-63 autobidea blokeatu dute Lapurdin, bi noranzkoetan.
A63 autopista blokatu dute bi zentzuetan @Artisans_Paix bake artisauek.
— Ihintza Arrieta (@IhintzaArrieta) April 2, 2022
Jon eta Unai Parot eta Jakes Esnal askatu arte indartuz joanen dira ekimenak @BakeBidea@Artisans_Paixpic.twitter.com/eiVoZdTumq
Anaiz Funosas eledunak ohartarazi duenez, maiatzaren 19an Jakes Esnal Parisko Dei Auzitegian epaituko dute. «Askatzen ez badute, Ipar Euskal Herria blokeatzera goaz». Gaurko ekintza «aitzin gustu bat» dela erran dute bakegileek.
Maiatzaren 19an Jakes Esnal Parisko Dei Auzitegian epaituko dute. "Askatuko ez balute, Ipar Euskal Herria blokeatzera goaz", adierazi du Anaiz Funosasek. Gaurko ekintza "aitzin gustu bat" dela erran dute. @berriapic.twitter.com/AtlxFg9Aap
— Oihana Teyseyre Koskarat (@oi_tsr) April 2, 2022
Hazparnen dozenaka lagun bildu dira, eta une berean Urruñan ere bai. Auto karabanak autobidean sartu dira, eta orduko 50 kilometroko abiadan ari dira gidatzen.
50 kilometro orduko abiaduran autopistan aitzina doaz autoak. Banderola bat zintzilikatu dute Bakegileek. @berriapic.twitter.com/ranTqtApss
— Oihana Teyseyre Koskarat (@oi_tsr) April 2, 2022
🚨EKINTZA ZUZENEAN
— Artisans de la Paix #OrainPresoak (@Artisans_Paix) April 2, 2022
Autokarabana A63an Urruña eta Miarritze artean eta Hazparne eta Miarritze artean. #OrainPresoak
🚨ACTION EN COURS
Opération escargot sur l'A63 entre Urrugne et Biarritz et Hasparren et Biarritz.#LeTempsPressepic.twitter.com/B7bEoeHA8G
Presoak askatzea eskatzeko kartelak zintzilikatu dituzte Miarritzeko ordainlekuan, eta errepidea blokeatu dute bi noranzkoetan.
"Euskal presoak etxera" oihuka ari dira ekintzaileak eta banderola zintzilikatu dute ordainlekuan. @berriapic.twitter.com/6tmFEw6LsX
— Oihana Teyseyre Koskarat (@oi_tsr) April 2, 2022
Presoen gaiak pairatzen duen blokeoa irudikatzeko, gauza bera egin dute autobidearekin, Anita Lopepe EH Baiko kideak azaldu duenez.
Anita Lopepe @EHBai-ko kidea ekintzan da. "Egoera baten blokeoa zer den irudikatu nahi izan dugu" @berriapic.twitter.com/UQOhBNB94T
— Oihana Teyseyre Koskarat (@oi_tsr) April 2, 2022