Ion Paroti eskumuturreko elektronikoa kendu diote

Ekhi Erremundegi Beloki.
2023ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Euskal presoen etxeratzearen aldeko bandera eskuetan zuela, irribarretsu atera zen Ion Parot euskal presoa Baionako presondegitik, ostiralean. Presondegitik atera zenetik urtebete iraganik, eskumuturreko elektronikoa kentzeko ordua zuen kartzelan bertan. Baldintzapean aske gelditu da Baionako euskal preso ohia. Etxerat-ek jakinarazi duenez, baldintza zorrotzak bete beharko ditugu hurrengo hamar urteetan.

Iazko urriaren 13an atera zen Parot Mureteko (Okzitania) espetxetik, Frantziako presondegietan 32 urte eta erdi iragan ondoren. Urteetako batailaren ondotik, Parisko Dei Auzitegiak iazko irailean onartu zien baldintzapean aske ateratzeko aukera hari eta Jakes Esnali. Ordutik, etxean egon behar izan du proba gisa. 72 urte ditu egun.

1990eko apirilaren 4an atxilotu zuten Parot. Egun batzuk lehenago, haren anaia Unai atxilotu zuten, Espainia hegoaldean —Zaballako presondegian dago—. Beste lapurtar batzuekin batera, ETAren Argala komandoa osatzea leporatu zieten. Atxilotuetako hiru bizi osoko zigorrera kondenatu zituzten 1997an Parisen egin zieten epaiketan: Parot, Esnal eta Frederic Haranburu Xistor. Egun, kartzelatik kanpo dira hirurak. Mobilizazio andana antolatu dituzte preso horien sostenguz. Iaz, Bakegileek errepide sarea blokeatu zuten egun oso batez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.