Intxaurraga omenduko dute gaur Zeanurin

Gaur urtebete zendu zen EAko buruzagiari gorazarre egiteko egun osoko egitaraua prestatu dute

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Sabin Intxaurraga EAko politikaria hil zela urtebete da gaur. Hori dela eta, Zeanuriko Lagunak eta Zeanuri Bizi taldeak haren aldeko eguna antolatu dute, izaera pertsonala eta politikoa goratzeko.

Intxaurragak horren maitea zuen Gorbeia mendira igo, eta han igaroko dute goiza, Zeanuriko Plazatik 09:00etan aterata. Algortan ere egingo zaio ekitaldia goizean, 11:00etan. Eguerdian Altzusten herri bazkaria egin, eta mahai ingurua egingo dute arratsaldean, 18:30etik aurrera. EA eta ezker abertzalearen arteko elkarlanaren lehen sustatzaileetakoa izan zela eta, Tasio Erkiziak, IƱaki Antiguedadek, Pello Urizarrek, Carlos Goienetxeak eta Cesar Arrondok parte hartuko dute, Zeanuriko Kultur Etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.