Intsumisoaren artxibategia sortu dute Nafarroan

Artxiboaren aurkezpena, atzo. BERRIA.
2021eko otsailaren 17a
00:00
Entzun
IRUÑEA. «Nafarroan protagonismo eta garrantzi handia izan zuen intsumisioak», Pedro Olivan Gaztela Mantxako unibertsitateko ikerlariaren arabera, Memoriaren Nafarroako Institutuaren dokumentazioaren gainbegirada batean atera daiteke ondorio hori. Olivanek, Bruno Lopez eta Fernando Mendiola historialariekin batera, dokumentazioa bildu eta gaiari buruzko artxibategia ondu du; herritarren eskura egongo da Memoriaren Nafarroako Institutuan eta Bake eta Bizikidetzaren webgunean.

Artxibategiak lau ardatz ditu. Dokumentazioaren atalean, garai hartako mugimenduko elkarteen eta militanteen 2.006 agiri bildu dituzte —KEM, Kakitzat, intsumiso presoen biltzarra, EHGAM, Carlos Rey, Iñaki Subiza eta Juanjo Moreno—, eta gehiago jasotzea espero dute. Bigarrenik, Iñaki Subizak bildutako 3.952 artikulurekin hemeroteka osatu dute. Halaber, Andoni Romeoren 403 irudi eta itsasgarri daude. Azkenik, hamasei elkarrizketa kolektibo egin dituzte, 71 lagunekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.