Interinok Taldeak bat egin du maiatzaren 12tik 16ra egitekoa den eskola publikoko irakasleen greba deialdiarekin

Sindikatuaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren «azken mugimenduak» ez dira lagungarriak izan elkarrizketarako, eta urratsak falta dira langileen ordezkariekin negoziazio eraginkor bat izateko.

Eskola publikoetako irakasleen protestetako bat, Gasteizen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Eskola publikoetako irakasleen protestetako bat, Gasteizen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
arantxa iraola
2025eko apirilaren 15a
13:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako irakasleen mobilizazioak hizpide, ohar bat atera du Interinok Taldea hezkuntzako sindikatuak. Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du: sindikatuaren arabera, Hezkuntza Sailaren «azken mugimenduak» ez dira lagungarriak izan elkarrizketarako, eta urratsak falta dira langileen ordezkariekin negoziazio eraginkor bat izateko. Horiek horrela, maiatzaren 12tik 16ra egitekoa den greba deialdiarekin bat egingo duela jakinarazi du.

LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek batera egina da deialdi hori, eta ikasturte honetan beste hainbat ere egin izan dituzte elkarrekin. Dagoeneko bederatzi greba egun egin dituzte aurten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek. Interinok Taldeak sindikatu horien jarrera kritikatu du, eta zera egotzi die: Interinok sindikatuaren izena mobilizazioetako pankarta eta komunikatuetan jarri ez izana, Interinok Taldeak horietan parte hartu duen arren. Harridura eta kezka, biak azaldu ditu horregatik, eta aldaketa nahi dutela adierazi du: «Batasun sindikala behar bat baino gehiago baita: betebehar morala eta estrategikoa».

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (2)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.