Autonomia Eraikik gogoeta foroak antolatuko ditu ostiral eta larunbatean, Baionan. Egun horiek «aroberezi batean» kokatzen direla azaldu zuen Ttotte Etxebestek, elkarteko kideak, atzo egin prentsaurrekoan. Batetik, ezker abertzaleak bultzatu duen bake prozesuaren testuinguruan kokatzen direlako eta, bestetik, Frantziako Estatuak lurralde berrantolaketa ere martxan duelako. «Gatazkaren konponketarik ez da posible izanen, ez baldin bada Ipar Euskal Herriaren ezagupenik», Etxebestek argi utzi zuenez. Elkartearen ustez, autonomia da Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoarentzat lortu beharrekoa, «autodeterminazioaren bidean gure geroa menperatzeko ahalak eta eskumenak emanen dizkigulako».
«Autonomia ez da amets bat, eraikitzen ahal den egitura bat baizik», azaldu zuen Battitta Amestoi Uztaritzeko hautetsiak. Gaur egun bidean den lurralde berrantolaketak «Euskal Herriaren, euskararen eta euskal populuaren desagerpena dakarrela eta», autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen.
Gogoetak, bi egunez
Ostiral gauean hasiko da foroa, 20:30ean, Alland Uharteko Autonomia estatutuaren aurkezpenarekin. Elisabet Naucler hango diputatua egonen da Baionan, eta Han posible bada, zergatik ez hemen? galdera ukanen dute solasgai. Biharamunean, 14:00etan eskumen osoko unibertsitateaz ariko dira, Euskal Herriko eta Korsikako kasuak aztertuz. Ondotik, 16:00etan, Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko harremanak sendotzeko autonomiaren beharraz ariko dira.
Instituzioaren beharraz ariko dira Autonomia Eraikiren foroetan
Ostiral eta larunbatean eginen dute 3. foroa, Baionan; Ipar Euskal Herriaren ezagutzeko beharra berretsiko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu