Donostiako 3. Instrukzio Epaitegiak deklaratzera deituko du Ana Urtxuegia Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) alkate ohia. Oraingo udalbatzak onartu zuen kereila aurkeztea PSE-EEko alkate ohiaren aurka, Bildu, EAJ eta LOHP Lasarte-Oriako Herritar Plataforma udal taldeen eta PSE-EEko zinegotzi ohi Marisa Zubiriren botoekin —abstenitu egin ziren gainerakoak: PSE-EE eta PP—. Prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egozten diote Urtxuegiari; epaileak auto batean azaldu du «nahikoa zantzu eta arrazoi» badirela zigor prozedura abiatzeko. Inputatuta deklaratu beharko du datozen asteetan.
Somoto herriari (Nikaragua) garapenerako emandako diru laguntzek piztu dituzte susmoak: administrazio agirietan «irregulartasun formalak» egitea, lagundutako proiektuetako «zati garrantzitsuak» ez justifikatzea, eta «funts publikoak modu ilunean desbideratzea» aipatu ditu epaileak. 2000 eta 2010 artean, Lasarte-Oriako Udalak 2.486.386 dolar (2.112.505 euro) eman zizkien Somotoko hiru entitateri.
Inputatu gisa deklaratu beharko du Urtxuegiak, prebarikazioagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu