Inoizko polizia gehien ariko dira Nafarroan: 2.184

2023ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroak inoiz izan duen Espainiako polizia eta guardia zibil gehien izango du udan: 2.184. Nafarroan, azken urteetan 91 agente gehiago daude; 2017tik, %4,3 gehiago. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak azaldu duenez, azken promozioetako poliziak komisarietan eta kuarteletan lanean hasi direla-eta daude hainbeste. Europako Batasunak gomendatzen duen irizpidearen arabera, polizia bat egon behar da 500 biztanleko. Nafarroan, 2017ko datuaren arabera, halako bi baino gehiago ziren: polizia bat zegoen orduan 200 biztanleko. Espainiako Ogasun Ministerioaren 2016ko uztaileko datuen arabera, 3.199 polizia zeuden Nafarroan —Espainiako Poliziako kideak eta guardia zibilak ziren gehienak; gainerakoak, foru poliziak—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.