EUSKAL PRESOAK

Iñigo Gutierrezi hirugarren gradua kentzea berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Aurrez Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak ezarria zuen bigarren graduan, otsailean, eta defentsak helegitea jarri zion erabaki horri. Uztailean beteko du Gutierrezek espetxe zigor osoa. Hiru urteko Izadi umearen aita da.

Iñigo Gutierrezen gradu erregresioa salatzeko joan den otsailean Getxon eginiko protesta bat. MONIKA DEL VALLE / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko apirilaren 27a
15:36
Entzun

Ohi bezala, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak agindutakoa berretsi baino ez du egin Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen zigor salak: Iñigo Gutierrez euskal presoa bigarren graduan mantenduko dute, auzitegiak ebatzi baitu ez dagoela nahikoa datu erakusten duenik euskal presoa erdi askatasuneko erregimen batean egoteko «gaitua» dagoela.

Gutierrezek uztailean beteko du espetxe zigor osoa, eta hiru urteko Izadi umearen aita da. Haurrak hiru urte bete zituenean ezarri zuten hirugarren graduan, joan den urtarrilean, baina berehala Zaballako kartzelara (Araba) itzularazi zuten, argudiatuta euskal presoak ez ziela ETAren biktimei barkamen eskatu espresuki. Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen zigor salak egoki ikusi du erabaki hori, kontuan hartuta euskal presoak ez zuela aurrez baimen arruntik eduki: hori «bereziki beharrezkotzat» jo du delitu «terroristak» dituzten presoei dagokienean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.