Inhabilitazio zigorra zehaztu diete 35/02 sumarioan zigortuei
MADRIL. Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Karmelo Landa, Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillo 35/02 auziko zigortuek ezingo dute bozetara aurkeztu. «Inhabilitazio berezia» ezarri zien Auzitegi Gorenak —urtebete eta hamar hilabetekoa lehen bostei; urte eta erdikoa besteei—, eta AVT eta Dignidad y Justiciaren eskariz zehaztu du hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu