Independentziari buruz erreferenduma nahi dute EAEko herritarren %62k
BILBO. Euskobarometroak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako inkestaren arabera, herrialde horietako herritarren %62 independentziari buruzko erreferenduma egitearen alde daude. Nabarmen igo da erabakitzeko eskubidearen aldekoen kopurua: urtebetean, zortzi puntu. %35ek alde bozkatuko lukete galdeketan, eta %34k, kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu