«Independentzia sedukzio demokratikoz lortuko da»

Otegiren irudia, atzean espetxea dela. J. M. / ARP.
2012ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Lapiko Kritikoa kolektiboaren hAUSnART aldizkariak elkarrizketa egin dio Arnaldo Otegiri, eta elkarrizketa horren pasarte batzuk ezagutarazi ditu Gara egunkariak. Otegiren arabera, «sedukzio demokratikoa» da independentzia eskuratzeko formula bakarra. Otegik uste du EAJren buruzagitzaren apustua ez dela independentziaren aldekoa , baina gaineratu du apustuak alda daitezkeela. ETAren jarduera armatuaren amaieraz, Otegik dio ez dela hori ezker abertzalearen estrategia aldaketaren ezaugarri bakarra: «Gure estrategiak integrala, parte hartzailea, herritarra eta desobeditzailea izan behar du». Krisi ekonomikoak ongizate estatua eraitsiko duela iritzi dio Otegik, eta bestelako sistema baten beharra nabarmendu du, «behetik gora» eta herritarren parte hartzearekin eraikitakoa. Erakundeetan gehiengoak osatzea ezinbestekoa delakoan da, baina uste du akatsa dela soilik erakundeen esparruan lan egitea: «Ez ditugu gure helburuak lortuko antolakuntzarik eta herritarren borrokarik gabe». Unai Apaolazak eta Andoni Olariagak egin diote elkarrizketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.