Europako hauteskundeak. Kanpainaren hasiera

«Independentisten ahotsa» izan nahi du EH Bilduk

Herriek Erabaki koalizioarentzako botoa eskatu eta kanpainan parte hartzera deitu dute hautagaiek

EH Bilduk Iruñean egin zuen kanpainako lehen ekitaldia, atzo. I. URIZ / ARP.
Erredakzioa
Iruñea
2014ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
EH Bilduk Euskal Herriko independentista guztiak deitu ditu Europako Parlamenturako hauteskundeetan parte hartzera, «herriz herri eta auzoz auzo, Euskal Herriaren ahotsa Bruselan ozen eta garbi entzun dadin». Kanpainari hasiera emateko Iruñeko San Frantzisko plazan eginiko ekitaldian, Josu Juaristi zerrendaburuak azpimarratu du EH Bilduk osatzen duen Herriek Erabaki koalizioak Euskal Herriko «independentisten ahotsa» izan nahi duela Europako Parlamentuan. «Gurea borrokarako hautagaitza bat da; herrien eskubideen, pertsonen eskubideen eta erabakitzeko eskubidearen aldeko borroka», azpimarratu du Juaristik.

Koalizioaren zerrendaburuarekin batera, kanpainako lehen ekitaldian parte hartu dute Eva Aranguren Iruñeko Udaleko zinegotziak eta Maite Iturre koalizioko zerrendan hirugarrenak. Datorren urtean Hego Euskal herrian izango diren udal eta foru hauteskundeak gogoratu dituzte Aranguerenek eta Iturrek. «Iruñean eta Nafarroan martxan den aldaketa» Europara ere eraman behar dela azpimarratu du Aranagurenek eta beste alderdiek EH Bilduri dioten «beldurra» Iturrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.