Independentistak sarea: «Aberri Egun mundiala»

Independentistak sarekideak. J. MANTEROLA / ARP.
2012ko apirilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Independentistak sareak deituta Iruñean egingo den Aberri Egunarekin bat egin dute ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Alternatibak eta ABk. Halaber, gizarteko hainbat eragilek ere Iruñeko deialdiarekin egin dute bat. 12:00etan hasiko da Golem zinemetatik abiatuko den martxarekin eta 13:00 aldera ekitaldi nagusia egingo dute. Handik aurrera, Trinitarioseko karparen inguruan igaroko dute eguna independentistek. Euskal Herri berdea irudikatu nahi dute, «independentziaren kolorea baita». Mundu zabalean ere ospatuko dute Aberri Eguna, besteak beste, leku hauetan: El Salvadorren, gaur ospatuko dute; Buenos Airesen, berriz, asteartean; eta Montevideon, apirilaren 14an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.