BILBO. Atzotik, Bilbon ibilgailuek ezin dute orduko 30 kilometro baino azkarrago joan. Horrela, abiadura muga hori ezartzen duen 300.000 biztanletik gorako lehen hiria da munduan.
Erabakia hartzeko arrazoiak hainbat dira, Jesus Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak azaldu duenez: «Istripu gutxiago nahi ditugu, eta, noski, hildako bat bera ere ez. Berotegi gasen ondorioz sortutako kutsadura gutxiago nahi dugu, baita zarata gutxiago ere. Heriotza bakar bat eragozten badugu, neurriak merezi izango du».
Donostiako alkate Eneko Goiaren arabera, euren hirian «pixkanaka» zabaldu dute orduko 30 kilometroko muga.
Indarrean da Bilbon orduko 30 kilometroko muga
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu