Euskal Herriko hainbat tokitanari dira mobilizazioak egiten, asteburu honetan eskubide zibil eta politikoen alde eta datozen aste eta hilabeteetan egingo diren «epaiketa politikoei» begira lantaldeak osatu eta protesta kanpainak antolatzeko. Asteburu honetan, besteak beste, ekitaldiak antolatu dituzte abenduaren 3an Espainiako Auzitegi Nazionaleanhasiko den 04/08 sumarioan—EHAK, ANV eta Batasuna alderdien kontrakoan— epaituko dituzten ezker abertzaleko 35 kideei babesa agertzeko.
Horietako batean, Gasteizen, adierazpenak egin zituzten atzo goizean Karmele Berasategi eta Maite Fernandez Labastida auzipetuek. «Epaiketa politikoak» oraindik ez direla amaitu gogoratu zuen Berasategik, eta azpimarratu zuen Euskal Herrian politika egitea «epaitegien esku»jarraitzen duela. Eleak mugimenduko Bittor Abasolok, berriz, gogoratu zuen azaroaren 23an sei gazte epaituko dituztela 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskia gogoratzeko 2012an eginiko manifestazio baten ostean eserialdi bat egiteagatik.
Indarrak biltzen, datozen epaiketa «politikoei» erantzuna emateko
Mobilizazio ugari ari dira egiten asteburuan eskubide zibil eta politikoen alde.Abenduaren 3an hasiko da ezker abertzaleko 35 kideen epaiketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu