Indarkeriatik ihes egiten dutenak babesteko mezuz bete da Donostia

Donostiako Zero Pobrezia Plataformak herritarrengan hausnarketa eragiteko helburuarekin hiriko kaleetan hainbat pankarta jarri dituzte.

Zero Pobrezia Plataformak Donostian jarritako kartela. DONOSTIAKO ZERO POBREZIA PLATAFORMA
itsaso jauregi 2
2022ko urriaren 20a
13:59
Entzun

Gaur goizean Donostiako Zero Pobrezia Plataformak hiriko kaleak kartel iradokitzaileekin bete dituzte. Plataformatik ohartarazi dute gaur egun 65 gerra aktibo daudela munduan eta mugak irekitzeko desberdintasun larriak daudela herrialdeen artean: «Europako Batasuneko estatuentzat pertsona batzuen bizitzek ezin dute gehiago balio beste batzuenak baino».

Kaleko ekintza horren helburua herritarrak hausnartzera bultzatzea da, eta, horretarako, jarlekuetan eta paretetan hurrengo mezua jarri dute: Gerra batek ez digu inoiz hain erraz jarri; (Beldurrik gabe) mugak irekitzeko gakoak; Euskadin, 2022an, Ukrainako 1.587 pertsonari harrera eman zaie. Gatazka Europan ez denean, hain ondo egiten dugu? Gatazken tratamendu desberdinaren gakoak hizkuntza, jatorria, erlijioa edo azal kolorea direla azaldu dute, bineta batzuen bitartez.

Ekintza horren bidez, plataformak erakutsi nahi du indarkeriatik ihes egiten eta asilo politikoa eskatzen dutenekin berdin jokatu behar dela, haien jaioterria kontuan hartu gabe: «Berdin neurtu behar ditugu gatazka horiek, eta ez gertatzen diren lekuaren arabera: gure etxetik hurbil ala urrun diren», argitu dute.

Gainera, urriaren 2rako, bizikleta martxa bat antolatu dute Zu bai, zu ez: asilo-eskubidea pertsona guztientzat lelopean. Donostiako Haizearen Orrazitik irtengo da, 12:00etan, eta Bulebarrean amaituko da. «Gure munduak dituen erronka eta mehatxuen aurrean, ezin gara geldi egon, eta parte hartzera eta mobilizatzera deitzen ditugu herritarrak», amaitu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.