Indarkeria sexista izango du ardatz Beldur Barik lehiaketak

Erredakzioa
2020ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Sare sozialen bitartez, indarkeria sexistari aurre egitea. Horixe izango du ardatz aurten Beldur Barik lehiaketak, Emakundek jakinarazi duenez. Beldur Barik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzioek elkarlanean bultzatutako programa da, eta gazteen artean matxismoa prebenitzea du helburu, haiekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatuz. Emakundek azpimarratu du Beldur Barik ez dela lehiaketa «hutsa»: «Egitasmoaren bitartez, indarkeria sexistaren eta matxistaren aurkako konpromiso pertsonala eta kolektiboa islatu behar dute proiektuek». Kalitate artistikoa baino gehiago, lanek gogoeta eta eztabaida piztea kontuan hartuko dute sariak banatzerakoan.

Aurten, koronabirusak baldintzatuta egingo dute lehiaketa, eta soilik ikus-entzunezko proiektuak aurkeztu ahal izango dira. 12 eta 26 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.