Indarkeria salatzeko, film laburrak

Aurkezpena, atzo. BERRIA.
2022ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SESTAO. Gazteen arteko indarkeria matxista prebenitzeko Beldur Barik lehiaketaren 13. aldia egingo dute Sestaon (Bizkaia), abenduaren 2an. Partaideek 300 lan baino gehiago aurkeztu dituzte aurten, baina 225 besterik ez dituzte onartu. 12 eta 14 urte bitartekoek aurkeztu dituzte lan gehien, eta askok sexismoa, diskriminazioa eta estereotipo sexistak izan dituzte hizpide. Filmez gain, autodefentsa feministari, dantzaren bidezko ahalduntzeari, bideojokoei edota rapari buruzko tailerrez gozatu ahalko dute egun horretan. Izaro eta Kai Nakai abeslariek gazteak parte hartzera animatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.