Indarkeria politikoaren biktimak ofizioz aitortzearen alde agertu da Landa

Giza eskubideen zuzendari ohiak dio Jaurlaritzaren dekretua «urrats bat» izan arren «murriztailea» dela

Erredakzioa
Bilbo
2012ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Jon Mirena Landa Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari ohiaren aburuz, Eusko Jaurlaritzaren Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Balorazio Batzordeak ofizioz jardun beharko luke indarkeria politikoaren biktimak aitortzerakoan. Pertsona kaltetuek eskatuta baino ez du lan egiten batzorde horrek, hau da, biktimatzat hartzea nahi duten eskariak aztertu ostean erabakitzen du. Landaren aburuz, «joko gehiago» emango luke batzorde horrek ekimena hartu eta ofizioz jardungo balu.

Jaurlaritzak 1960. eta 1978. urteen arteko biktimei erreparazioa emateko onartutako dekretua hizpide izan du Landak Memoria eta Adiskidetzea izeneko jardunaldietan. Dekretu hori «lehen urrats gisa» positiboa dela esan du, baina epemuga zabaltzearen alde egin du. Horrez gain, biktimaren definizioarekin ez datorrela bat esan du: «Murriztailea da, kalte iraunkorretara mugatzen da eta tortura bezalako gai sinboliko bati buruz ez du ezer esaten».

Etorkizunean pauso gehiago eman beharko direla uste du Landak. Besteak beste, bake, giza eskubide eta adiskidetzeari buruzko legea onartzearen alde egin du, alor horretako politika publikoak bere baitan biltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.