Iñaki Iurrebaso: «Euskararen egoeraren benetako perspektibarik ez dugu arnasguneetan»

UEMAko ikerketa teknikaria da Iurrebaso. Azken urteetako diskurtsoak hankaz gora jarri dituen tesiaren nondik norakoak azaltzen ari da herriz herri. Zarautzen eta Azpeitian eman ditu hitzaldiak aste honetan. Elkarrizketa egin dio 'Urola Kostako Hitza'-k.

(ID_17062631309045) Iñaki Iurrebaso UEMAko teknikaria, Azpeitian
Iñaki Iurrebaso, duela egun batzuk, Azpeitian, Sanagustin kulturgunearen atarian. AZPEITIKO UDALA
Ihintza Elustondo (Urola Kostako Hitza)
2024ko urtarrilaren 26a
10:30
Entzun
Zure lanean, irauli egin duzu azken urteetan euskararen egoera laburtzeko erabili izan den ideia ohikoena: indargunea hizkuntza gaitasunean eta ahulgunea erabileran zegoela zioena. Zergatik ez da hori horrela?

Gaitasuna aztertzerakoan, ez dugulako bakarrik kontuan hartu behar euskara zenbat jendek dakien, kontuan hartu behar dugu gaztelania eta frantsesa zenbatek dakiten ere, baita euskara eta erdara dakizkigunon artean zer hizkuntzatan moldatzen garen errazago ere. Horrela begiratuta, euskaraz errazago egiten duten hiztunen multzoa txikia da: 210.000 lagun dira, hiztun guztien %8. Kopuru hori aintzat hartuta eta euskaldunak askotan euskaraz egiteko aukerarik ez daukala jakinda –mintzakideak ez dakielako euskaraz–, egiten den erabilera handia da, nahiz eta baxua izan.

Zenbatekoa da?

Euskaraz erdaraz baino gehiago egiten dutenak %12 dira.

Dagoen gaitasunerako, euskara asko erabiltzen da, beraz. Motibazioa sendo al dago?

Bai. Hizkuntza bat edo beste erabiltzeko, bi motibazio mota egon ohi dira. Batetik, motibazio praktikoa, erraztasunari lotutakoa: norbaitek errazago egiten badu gaztelaniaz, motibazio praktikoa dauka gaztelaniaz egitera eramango duena, eta euskaraz errazago egiten badu, euskaraz egitera bultzatuko duena. Bestetik, hizkuntzen atxikimenduari lotutako motibazioa dago, euskaltzaletasunarekin lotutakoa, eta hori da euskararen kasuan indartsu samar dagoena. Horrek bultzatzen ditu erdaraz errazago egiten duten elebidun asko euskarari tarte bat eskaintzera. 

Elkarrizketa osoa, Urola Kostako Hitza-n irakurgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.