Gaur arratsaldean Puntueus domeinuaren urteurren festa egin dute: hamar urte bete dituela ospatu dute Tolosan (Gipuzkoa), Gure Zirkuaren emanaldi batean, eta iragarpen bat ere egin dute: Iñaki Goirizelaiak Puntueus fundazioko lehendakari izateari utziko dio.
Goirizelaia 2007tik aritu zen Puntueus domeinua lortzeko lanean, eta 2017an hartu zuen lehendakari kargua; Joan Mari Torrealdai ordeztu zuen. Gaur ziurtatu du pozik dagoela egindako lanarekin: «2007an eduki genuen ametsa egia bihurtu da. Gaur egun, .eus fidagarria da, segurua, egonkorra eta erabiltzaileengandik hurbil dago beti; euskal herritarron konfiantza lortu dugu».