Hilberria

Iñaki Garcia Koch hil da, Itoizko kableak moztu zituen 'solidarioetako' bat

Garcia Kochek ia lau urte egin zituen espetxean, talde armatuaren laguntzaile izatea egotzita.

Iñaki Garcia Koch, atxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROA / ARGAZKI PRESS
2017ko urtarrilaren 6a
14:13
Entzun 00:00:0000:00:00

1996an Itoizko urtegiko kableak moztu zituzten zortzi solidarioetako bat hil zen atzo: Iñaki Garcia Koch. Solidarioen ekintzarik ikusgarriena izan zen hura: urtegiko obrak bederatzi hilabetez gelditzea lortu zuten. Egileek, baina, zigorra jaso zuten: Garcia Kochek ia lau urte egin zituen espetxean, baldintza bereziki gogorretan, FIES-3ko presotzat —talde armatuko laguntzailetzat— jo baitzuten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.