Auzitegi Nazionaleko 6. instrukzio epaitegiak Espainiako Gobernuari galdegin dio Iñaki de Juana Espainiaratzeko eskaera egin diezaiola Venezuelako Gobernuari. Atzo kaleratutako autoan, Eloy Velascok epaileak egiaztatutzat ematen du De Juana Venezuelan dagoela. El Mundo-k aipatu zuen lehen aldiz De Juana Latinoamerikako herrialde horretan zegoela, eta, ondorioz, hori baieztatzeko eskatu zion Velascok Interpoliotsailean. Maiatzaren 21ean, Guardia Zibilaren bitartez, jaso zuen jakinarazpena Velascok.2008ko azarotik preso ohia bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta 1989tik Venezuelarekin duen estradizio itunaren irizpideak betetzen direla uste du.
Espetxean 21 urte eman ostean, Iñaki de Juana 2008ko udan geratu zen aske, eta abuztuaren 2an omenaldia egin zitzaion Donostian. Han izan ez zen arren, bere gutun bat irakurri zen, eta, hori oinarritzat hartuta, «terrorismoa goratzea» leporatu zion Auzitegi Nazionalak. 2008 azaroan, atxilotzeko agindua eman zuen, baina preso ohiak ihes egin zuen. Bolada batez Irlandan izan zen, eta ez zen haren berririk El Mundo-k argitara eman arte.
Iñaki de Juana Espainiaratzeko eskatu dio Velascok Venezuelari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu