Iñaki Bilbaoren aldeko manifestazio batera deitu du AEMk larunbaterako

2020ko urriaren 22a
00:00
Entzun
DONOSTIA. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoaren aldeko manifestazioa egingo du larunbatean, Donostian. Protesta 19:00etan irtengo da Bulebarretik. Gose greba mugagabean dago presoa irailaren 9tik. Baraualdiaren helburua zera da, «Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna» lortzea, AEMren arabera. Gose grebaz gain, Bilbaok bestelako protestak ere abiatu ditu: ez da bere ziegatik ateratzen, ez du patioko ordurik, eta komunikaziorik ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.