Iñaki Bilbao presoa gose greban dela jakinarazi dute

2021eko abuztuaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Haren gertukoek jakinarazi dutenez, Iñaki Bilbao Txikito euskal presoa gose greban dago joan den abuztuaren 6tik. Kanpoko komunikazioak ere eten ditu, eta Topas (Espainia) espetxeko eritegira eraman dute. Presoak gertukoei adierazi dienez, gose greba iaz egindakoaren segidatzat jotzen du, eta xede berak ditu: «Independentzia eta sozialismoa» aldarrikatzea, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.