Euskal presoak

Iñaki Bilbao euskal presoak gose greba mugagabea hasi du

Esan du ez dela ziegatik aterako eta ez duela komunikaziorik izango, ez aurrez aurre, ezta telefonoz ere.

Iñaki Bilbao, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2005. urtean. PACO CAMPOS / EFE
2020ko irailaren 9a
11:12
Entzun

Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoak mugagabeko gose greba bat abiatu du gauerdian, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ohar batean azaldu duenez. Gose grebaz gain, Bilbaok adierazi du ez dela bere ziegatik aterako. Ez du patioko ordurik izango, eta komunikaziorik ere ez; ez bisitarik, ez telefono deirik.

Ekintza horren aldarrikapena «Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna» izatea da, oharraren arabera.

Aste honetan, zenbait presok 24 orduko baraua egin dute Igor Gonzalez Solaren heriotza salatzeko: Dani Pastorrek, Jon Kepa Preciadok, Patxi Ruizek eta Mikel San Sebastianek, Amnistia Ta Askatasuna webgunearen arabera. Gonzalez hilik agertu zen Martuteneko espetxeko bere ziegan, iragan ostiralean.

Joan den maiatzean, Patxi Ruizek 31 egun egin zituen gose greban, eta lehen hamabi egunetan egarri greba ere egin zuen, haren esanetan. «Balio izan du preso politikook jasaten dugun egoera berriz ere mahai gainean jartzeko, merezi duen ikusgarritasuna eta premia emanez», adierazi zuen grebaren ondorenargitaratu zuen artikulu batean.

Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek «atsekabea» agertu du Gonzalezen heriotzaren inguruan. «Biziki sentitzen dut Igor Gonzalez hil izana», esan du Espainiako Senatuan, EH Bilduko senatari Gorka Elejabarrietak egindako galderari erantzunez. Edonola ere, ez du inolako erantzukizunik hartu nahi izan presoaren heriotzaren gainean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.