Iñaki Azkuna oso larri dagoela eta, presazko bilera egin du BBBk

EAJren Bizkai Buru Batzarra Sabin Etxean bildu zen atzo iluntzean Bilboko alkatearen egoera aztertzeko

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2014ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Larri dago Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Oso larri. BERRIAk jakin duenez, azken orduetan nabarmen egin du okerrera haren osasunak, aspaldian kaxkarra. Egoera larria dela eta, EAJren Bizkai Buru Batzarrak, Itxaso Atutxa presidenteak deituta, premiazko bilera egin zuen atzo iluntzean Sabin Etxean.

Azken urteetan ospitalera joan-etorrian ibili da alkatea; minbizia du, eta hori sendatzeko jasotako tratamenduek arazoak bata bestearen atzetik eragin dizkiote. Otsailaren 22an ospitaleratu zuten azkenekoz Basurtuko Ospitaleko larrialdietan, jatetxe batean konortea galdu ondoren.

Aspaldikoak ditu, halere, osasun arazoak. 2003an prostatako minbizia atzeman zioten, eta orduan hasi zituen tratamenduak. Ebakuntza egin zioten AEBetan, eta denboralditxo bat egin zuen han.

Gerora, Basurtuko Ospitalean zein etxean bete ditu medikuen esanak. 2008an beste ebakuntza bat egin zioten, aurreko tratamenduek utzitako ondorioak zuzentzeko, eta ordutik beste hainbatetan igaro da operazio gelatik arrazoi beragatik. Iaz egin zioten azken ebakuntza Basurtun, giltzurrun bat erauzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.