Iñaki Arriolak politika aktiboa utziko du

Arriola
Iñaki Arrola sailburua. L. RICO / EFE
gurutze izagirre intxauspe
2024ko urtarrilaren 19a
15:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak iragarri du azken legealdia izango duela, eta politika aktiboa utziko duela. Vocento taldeari egindako adierazpenetan iragarri du utziko duela: «Ziklo bat amaitu da, eta naturaltasun osoz ikusi behar da. Bizi legea da; utzi behar zaio bidea egiten belaunaldi eta gidari berriei». Alderdi Sozialistari lotuta segituko duela esan du.

Arriola Eibarko alkate izan zen 1992tik 2008ra. Patxi Lopez lehendakari izan zenean, kontseilari izan zen, eta Iñigo Urkullurekin izan diren koalizio gobernuetan ere bai.

Idoia Mendia alderdikideak ere iragarri zuen azken legealdia izango duela. Eusko Jaurlartzaren Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua izan da. Hark esan zuen alderdiaren aginduetara geratzen zela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.