Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria datorren astelehenean elkartuko dira lehenbizikoz. Iruñean izanen da bilkura, eta, bi instituzioek adierazi dutenez, «hartu-eman pertsonala eta instituzionala» izanen da.
«Baliagarria izango da Pradalesek eta Txibitek bultzada berri bat eman diezaieten bi exekutiboen arteko harremanei, eta amankomunean dituzten intereseko gaiak jorratu ditzaten, hala nola Nafarroaren eta Euskadiren arteko lankidetza protokoloa», azaldu dute oharrean.
Lankidetza protokolo hori bi instituzioen arteko harremana eguneratzeko berritzen da. Azkenekoa 2016an sinatu zuten Txibitek eta orduan lehendakari zen Iñigo Urkulluk.