«Ilusio handiz» ospatuko dute Araba Euskaraz jaia

Hiru gunetan banatuko dute Gasteizko Olarizu parkea, eta egun osoko egitaraua ondu dute. Elkarlana eta auzolana azpimarratuko dituzte festan

Araba Euskaraz jaiaren antolatzaileak, Gasteizen. ARABA EUSKARAZ.
Oihane Puertas ONA
2022ko ekainaren 11
00:00
Entzun
41 urteren ondoren, sorburura, Olarizura (Gasteiz) itzuliko da Araba Euskaraz jaia, ekainaren 19an: parke horretan bertan ospatu zuten lehenengoz Arabako ikastolen eguna. Lurraldeko ikastola guztiek elkarrekin antolatu dute jaia, Zortzigarren alaba lelopean, eta «ilusio handiz» eta «indarberrituta» ospatuko dute aurtengo festa. Izan ere, azkeneko bi urteetan, antolatzaileek ezin izan dute festa nahiko luketen moduan antolatu.

Jaia, ordea, ez da ekainaren 19ra bakarrik mugatu. Ikasturte osoan hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu dituzte: «Urte osoko jarduna izan da, beraz, eta Araba Euskaraz eguna urte osoari bukaera emango dion jai eguna izango da».

Hiru gunetan banatuko dute parkea, eta 11:00etatik 19:00etara ikuskizunak eskainiko dituzte. Haritza gunean, esaterako, arte eszenikoak, Ene Kantak ikuskizuna, Zortzi alaba kantari abestiaren koreografia, eta Goazen!-en emanaldia egingo dituzte. Pagoa gunean Euskal Dantzen Topaketa egingo dute, Erabatera taldearen emanaldia, Patata minak antzezlana eta Kai Nakairen emanaldia. Ametza gunean, berriz, bertso saioa eta kontzertuak egingo dituzte: Intxixu, Keu Agirretxea, Sukasuan eta Oxabi.

Antolatzaileen arabera, Araba Euskaraz aurrera eramateko «ezaugarri nagusiak» izan dira auzolana eta elkarlana. Horregatik, orain arte antolatutako jaietan ikastola bakoitzetik lan aipagarria egin duten pertsona bat omenduko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.