Ilardia eta Goirizelaia dira EH Bilduren zerrendaburuak Bizkaian eta Bilbon
BILBO. Bea Ilardia izango da EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburua foru hauteskundeetan, eta Jone Goirizelaia Bilbokoa, udal hauteskundeetan. Lau hautagai zeuden bi postu horietarako, eta asteburuan bozkatu dute EH Bilduko kideek. Ilardiak %68ko babesa izan du, eta Urkaregik, %30,12koa. Goirizelaiak %75,99koa, eta Markuartuk, %16,17koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu