LGTBI

Ikusgunek 24 orduko telefonoa aktibatu du LGTBIfobia salatzeko

Ikusgunek 24 orduko telefonoa aktibatu du Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak ospatzen diren egunetan, LGTBI pertsonen eskubideen alde.

Ikusgune LGTBIfobiaren aurkako behatokiaren egoitzaren inaugurazio ekitaldia. JAIZKI FONTANEDA / @FOKU
Irati Alvarez Malaxetxebarria
2023ko abuztuaren 2a
15:09
Entzun

Joan diren urteeetan bezala, Ikusgune Gasteizko LGTBIfobiaren aurkako behatokia «erne» egongo da Andre Maria Zuriaren jaietan. 24 orduko salaketa telefonoa aktibatu dute, neska eta blusen batzordearekin lankidetzan.«Denon artean gorroto eta LGTBI+fobiarik gabeko Gasteiz bat eraikitzen jarraituko dugu, jairik jai, auzoz auzo eta kalez kale».
Jakinarazi dutenez, uda izan ohi da gertakari LGBTIfobo gehienen berri ematen den garaia, eta jai giroaren testuingurua «erasokorra» izan daiteke. «Alkoholak eta maskulinitate bortitzaren erreprodukzio zein gorazarreak iseka, diskriminazio irain edo eta eraso fisikoen jomuga bihurtzeko aukera sortzen dute».

2022ko jaietan bi gertakari LGTBIfoboren berri izan zutela gogoratu dute. «Indarkeria LGTBI+fobikoaren oinarrian, gizartean zabaltzen ari den gorroto diskurtsoak daude. Genero identitate eta adierazpen ez-zisheterosexualak ukatzen eta barregarri uzten ari dira, LGTBI+ pertsonen existentzia eta eskubideak zalantzan jartzen ari dira, eta gure bandera eta sinboloen aurka jotzen ari dira».

Hori kontuan izanik, salaketa telefonoaz gain, informazio eta arreta guneak jarriko dituzte hiriko hainbat gunetan, «jaiak gureak direla azpimarratzeko eta LGTBI+ pertsonen eskubideen alde gaudenok gehiengoa garela ikusarazteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.