Irudia. Gasteiz
Ikusgune berriari harrera egiteko festa
Ikusgune berria du Gasteizek: aurrerantzean, Alde Zaharreko Pintore kaleko 47. zenbakian izango da LGTBIfobiaren aurkako behatokiaren egoitza. Espazioa kudeatzen duen Lumagorri taldearen esanetan, informaziorako eta salaketarako gune izango da, baina baita topaketarako zein kontsultarako gune ere. Atzo, behatoki berriaren inaugurazio festa egin zuten, eta hainbat artista gonbidatu zituzten: Yogurinha Borova, Killer Queen eta Haizeatxo ft. Tximu ta Pusek gozatu zuen giroa, arratsaldetik iluntzera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu