Navarra Sumak eta PSNk alde bozkatu dute. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, aurka.
Onartutakoa
Bandera. «Nafarroako herritarren eskubide zibikoa da» eraikin publikoetan Nafarroako bandera izatea. Lehentasunezko tokian paratuko da, «betiere Espainiakoari gailentasuna kendu gabe». Lehendakariak dolu eguna ezartzen duenean, masta erdian jarri ahalko da bandera. Tamaina ezingo da izan «Espainiakoarena baino handiagoa».
Armarria. Banderaren barruan egoteaz gain, armarria jarriko da agintarien bulegoetan, erakunde publikoetako ibilgailuetan, erakundeetako agintariek eginiko ziurtagirietan eta agiri ofizialetan.
Ereserkia. Ekitaldi ofizialen hasieran edo amaieran joko da. Bertsio ez-ofizialak debekatuta daude.
Onartu ez dena
Zigorrak. Arau hauste arinabada 2.000 euroko isuna ezarriko da. Arau hauste larria eginez gero, 2.000 euro eta 10.000 euroko isuna ezartzea —hala nola «Nafarroako banderaren ondoan aldi berean beste edozein bandera jartzea»—. Arau hauste oso larriak dira « identifikazio-bide gisa erabiltzea foru lege honetan ezarritakoez bestelako bandera, ereserki edo armarriak». 150.000 euro. Isunok ez dira ezarriko.
IKURREN LEGEA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu