Ikur frankistak direla eta, Iruñeko alkatea eta elizbarrutiko gotzaina salatu dituzte
IRUÑEA. Eduardo Ranz abokatuak salaketa aurkeztu du Iruñeko auzitegian, ikur frankistak kendu gabe daudelako hirian. Batetik, Enrique Maia alkatea salatu du, Imaz anaien kaleari ez diolako izena aldatu; bestetik, alkatea eta Iruñeko Elizbarrutiko artzapezpiku Francisco Perez salatu ditu, hilerrian Erorien Gurutzea dagoelako. Ranz abokatua Madrilgoa da, eta lehenago ere horrelako salaketa ugari jarri ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu