Ikertzen ari dira Miarritzeko Hotel du Palaiseko sukaldari hasiberri bati egindako umiliazioa

Baionako Fiskaltzak hasi du inkesta. Sukaldari gazte bat biluztu eta aulki bati lotuta eduki zuten sukaldean.

Miarritzeko Hotel du Palais
Hotel du Palaisen ikuspegia. LULUDOVIC MARIN / EFE
jakes goikoetxea
2023ko abenduaren 28a
17:00
Entzun

Baionako Fiskaltzak ikerketa bat abiatu du Miarritzeko (Lapurdi) Hotel du Palais-eko sukaldari laguntzaile hasiberri bati eragin zioten umiliazioagatik. Inork ez du salaketarik aurkeztu, baina Jerome Bourrier fiskalak argitu egin nahi du ea sexu eraso eta bortizkeria deliturik dagoen sukaldari laguntzaile hasiberri bati egin zioten umiliazioan. Hala esan dio AFP agentziari.

Sud Ouest egunkariak jasotako zenbait lekukotzaren arabera, iragan abenduaren 2an, sukaldari hasiberria biluztu eta aulki batera lotu zuten. Sagar bat sartu zioten ahoan, eta azenario bat jarri ipur masailen artean. Zenbait ordutan eduki zuten horrela, sukaldeko lankideen eta Aurelien Largeau bost izarreko Hotel du Palaisko sukaldari nagusiaren aurrean. Umiliazioa grabatu eta zabaldu egin zuten sare sozialetan.

Aste batzuk geroago —herenegun—, Aurelien Largeau Hotel du Palaiseko sukaldari nagusiak lana utzi zuen. 2021etik ari zen bertan lanean. Sud Ouest-ek zehaztu du Hyatt taldeak, luxuzko hotelaren kudeatzaileak, etxe barruan tratatu eta konpondu nahi izan zuela gertatutakoa, eta horren ondorioa izan zela Largeau kaleratzea. «Gertaera honek ez ditu islatzen babesten ditugun balioak», esan dio Hyatt taldeko ordezkari batek AFPri. «Ikerketa bat egin genuen, eta erabaki egokiak hartu ziren. Gure lehentasuna dira gure lankideen, bezeroen eta bazkideen segurtasuna, osasuna eta ongizatea».

Hyatt taldeak kudeatzen du Hotel du Palaisen eguneroko martxa —hotela eta jatetxea—, baina Socomix sozietatearena da azpiegituraren kudeaketaren ardura. Miarritzeko Herriko Etxea da Socomixen akziodun nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.