Ikertzen ari dira Bidasoan agertutako irundarraren heriotza

Igande goizean topatu zuten 52 urteko gizonaren gorpua, Santiagotarrak arraun elkartearen parean. Azken Portu auzokoa zen.

BIDASOA
Hildakoa agertu zen ingurua. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2024ko urtarrilaren 29a
09:00
Entzun

Igande goizean, 10:00etan, piraguan zebilen batek gizon baten gorpua aurkitu zuen ibaian, Santiago zubiaren inguruan. Santiagotarrak arraun elkarteak uretara jotzeko darabilen moilaren eta zubiaren artean zegoen hilotza, ibaiertzetik gertu.

Hildakoa 52 urteko irundar bat da, Azken Portukoa. Guardia Zibila arduratu da heriotzaren nondik norakoak ikertzeaz, mugaldean agertu delako hilik. Atzo arratsaldean, Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura igorri zuten. Oraingoz, ez dute bestelako xehetasunik eman.

Atzo goizean Herrizaingo Sailak azaldu zuenez, piraguan zebilen arraunlariak eman zuen abisua. Ertzainak, suhiltzaileak eta guardia zibilak bertaratu ziren. Guardia zibilek zodiak bat erabili zuten, eta eguerdian erreskatatu zuten hilotza. Arroketatik gertu zegoen.

Iraganean Bidasoa zeharkatu nahian hainbat migrantek bizia galdu izan dutenez, hasieran susmoa piztu zen antzeko beste kasu bat izango ote zen, baina Guardia Zibilak arratsaldean baieztatu zuen hildakoa irundarra zela.

Guardia ZIbilla arduratu da ikerketaz. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Guardia Zibila arduratu da ikerketaz. JAVIER ETXEZARRETA / EFE

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.