Irudia. Gasteiz
IKERKUNTZA SARIA JASO DU MONREALEK
Gregorio Monrealek 2013ko Euskadi ikerkuntza saria jaso zuen atzo Gasteizen, lehendakaritzan eginiko sari banaketan. Ikasketa historikoen eta juridikoen berrikuntzan eginiko ekarpena aitortu dio epaimahaiak: «Euskal erakunde publikoen garrantzia azaleratu du». Monreal zuzenbidearen eta erakundeen historian katedradun emeritua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Herri baten nortasun eta askatasun espirituaren erakusle gisa nabarmendu du Urkullu lehendakariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu