Irudia. Iruñea

Ikerketapean, 'preso politiko' adieragatik

AHOTSA.INFO.
2018ko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ahotsa.info-ko kide bat deklaratzera deitu zuten atzo Espainiako Poliziaren Iruñeko egoitzara, terrorismoa goratzea egotzita. Deklaratzeari uko egin ostean, aske gelditu zen —irudian, babesa ematera joandako lankideak—. Ohar baten bidez azaldu dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hedabidearen aurkako ikerketa bat abiatu du, 2018ko urtarrilaren 5ean eta 13an argitaratutako bi albisterengatik. Horietan kazetariak euskal preso politikoak adiera erabili zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) kideei buruz aritzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.