Iker-mina saritu du Eusko Ikaskuntzak

Francisco Etxeberria auzi medikuak eta Mari Carmen Gallastegi ekonomistak irabazi dute aurtengo saria

Donostia
2013ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Atzo banatu zituzten aurtengo Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien sariak.Mari Carmen Gallastegi ekonomista eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia eta Francisco Etxeberria auzi medikua saritu dituepaimahaiak, aurten, hemezortzigarren edizioan.

Gallastegi ikerketa eta irakaskuntzan egindako ibilbideagatik saritu dute; bereziki, Euskal Herriko Unibertsitatean egindako lanagatik eta euskal erakundeekiko azaldutako «konpromisoagatik». Etxeberriaren kasuan, berriz, ikerketan eta irakaskuntzan urteetan egin duen ibilbidea iruditu zaie saritzekoa. Auzi medikua saritzeko arrazoien artean daude «Gipuzkoako Arkeologia Gutunaren antzeko proiektuetan izaniko parte hartzea eta 1936ko gerrako hobi kolektiboen eta desagertutako pertsonen inguruan egindako lana».

Deustuko Unibertsitateko, EHUko, Nafarroako Unibertsitateko, Paue eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, UNEDeko, Eusko Ikaskuntzako eta Laboral Kutxako ordezkariek «aho batez» erabaki zuten saria Gallastegiri eta Etxeberriari ematea.

Aurreko urteetan, besteak beste, Bernardo Atxaga, Eduardo Txillida, Nestor Basterretxea, Joxe Azurmendi, Gurutz Jauregi, Jesus Altuna, Maria Bayo eta Daniel Innerarity saritu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.