Koronabirusa
Ikastolei «dezepzioa» eragin die bilerak
GASTEIZ. Ikastolen Elkarteak, bezperan Jaurlaritzarekin egindako bileraren balorazioa egin zuen atzo ohar batean. «Dezepzioa eragin zigun, bileraren aurretik genituen zalantzak areagotu egin baitziren bileraren ostean», esan du elkarteak. Nabarmendu dute ez dakitela Jaurlaritzak emango ote dizkien «egoerak eskatzen dituen baliabide gehigarriak». Izan ere, bileran konpromisorik ez hartzea leporatu diote Hezkuntza Sailari: «Esan ziguten baliabideak izango ditugula, baina ez ziguten argitu zenbat, noiz, zertarako edo zer irizpideren arabera jasoko ditugun. Hortik atera genezakeen ondorioa da denbora irabazteko trikimailu bat izan dela bilera, eta ezer ez jasotzeko arriskua dugula».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu