IKASKUNTZAK

2023ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Zazpi urteko ibilbideari erreparatuta, Foro Sozial Iraunkorrak hamabi «ikaskuntza» utzi ditu gerorako.

Biktimen ekarpena. Biktimen kontrako «diskriminazio adierazpen oro» gainditzeko.

Prozesu berezia. «Bakea eraikitzeko prozesua» ez da ohiko negoziazio prozesuetan oinarritu.

Gizarte zibila. «Lidergoa» hartu zuen, eta rol «erabakigarria» izan du indarkeria zikloaren amaieran.

Nazioarteko komunitatea. «Erabakigarria» izan zen Aieteko Nazioarteko Konferentziara iristeko eta hurrengo urratsetarako.

Aiete Adierazpena. «Ezinbesteko erreferentzia da etorkizuneko erronkei nola heldu adosteko».

Alde anitzeko prozesua. Aldebakarreko ekinbideek «alde anitzeko dinamikak» ahalbidetu dituzte.

Errealitate printzipioa. Gizarteak «zentzuzkotzat» hartu dituen gomendioak egin dituzte.

Erdiko errailarekin konektatzea. Gizartearen gehiengoarekin konektatzea bilatu dute.

Konfiantza guneak. «Konfiantzazko lan espazioak» eratzeko ekosistema bat sortu dute.

Eskaileraren estrategia. Adostasunak «pixkanaka» eraiki dituzte, «hari finez ehunduz».

Genero ikuspegia. Eszenatoki berriak eraikitzeko eta «ikuspegi heteropatriarkalak hausteko».

Pertseberantzia eta sormena. Zenbait korapilo «desblokeatzen» lagundu eta lagunduko duten «tresna berriak irudikatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.