Ikas-Bik auzitara eramanen du Hezkuntza Ministerioa, ordezkatze sistema dela eta

Ikas-Biko kideek agerraldia egin zuten atzo Baionan. SYLVAIN SENCRISTO.
Aitor Renteria.
Baiona
2014ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ikas-Bi eredu elebidun publikoko gurasoen elkarteak auzitara eramanen du Frantziako Hezkuntza Ministerioa, eredu elebidunerako finkatu araudia urratzeagatik. Miarritzeko (Lapurdi) kasu bat da salaketaren abiapuntua. Eskola elebiduneko irakasle euskaldunak lan etenaldia eskatu zuen, amatasun baimena harturik. Haren ordezkaria bermatu zuen berandu, baina euskalduna zen. Ordea, azken horrek ere lan etenaldia du, eta, bi aste eta erdiz, frantses elebakarrean ari zen irakaslea ukan dute sail elebidunean. Frantziako Eskola Legearen erreformaren ondorioz, Hezkuntza Ministerioak bi asteko epea du gehienik behar den irakaslea adjudikatzeko. Ikas-Bik behin eta berriz salatu du Frantziako Hezkuntza Ministerioak urratu egiten duela berak finkaturiko legeria, eta jurisprudentzia sortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.