Ikas Bi elkarteak Parisi egin presioa atxiki nahi du

2019ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
BAIONA. Frantziako Hezkuntza Ministerioari buru egin nahi dio Ikas Bi guraso elkarteak, sare publikoan euskararen irakaskuntzari «oztopoak» emateari utz diezaion. Atzo, agerraldia egin zuten hurrengo ikasturterako agertu zituzten arazoak konpondu gabe direla salatzeko: murgiltzea esperimentatzeko hiru proiektu bertan behera utzi dituzte, eta ikasgeletan ikasle asko izanen dira. «300 ikasle gehiago izanen dira hurrengo urtean, baina ez dituzte behar diren irakasle postuak ezarri nahi. Ondorioz, ikasgela batzuetan, bost mailatako 30 ikasle izanen dira batera», salatu du Celine Etxebarne Ikas Biko kideak. Arazo teknikoa baino gehiago, «ideologikoa» dela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.