IRUÑEA. Espainiako Bigarren Errepublika oroitzeko ospakizun ekitaldietan «III. Errepublika» errebindikatuko dute PCE-EPK-k eta Elkarrekin Podemos-IUk, «zerbitzu publikoak eta eskubideak bermatu daitezen». Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkide Jon Hernandezek esan du «bateraezinak» direla «herritarren berdintasuna bermatzea eta egungo monarkia».
Manifestazioa antolatu dute biharko, Ermutik Eibarrera. Orbe Kardenalaren plazatik Unzaga plazara joango da martxa, 1931n Espainiako Bigarren Errepublika aldakarrikatu zen kokalekura, alegia. Ekitaldi politikoa egingo du han Elkarrekin Podemos-IUk, eta Espainiako Errepublikaren bandera altxatuko dute «errepublikano historiko batek» eta pertsona gazte batek, «iraganaren eta geroaren sinbolo gisa».
Horrez gain, Gasteizko Ateneoan «topaketa errepublikanoak» antolatu dituzte, eta auto karabana bat Bilbon, atzo. Donostian ere martxa bat antolatu du errepublikaren aldeko mugimenduak. Santurtzin eta Sestaon, halaber, errepublikaren aldeko manifestazioak egingo dituzte bihar, eta biak ala biak Portugaleten amaituko dira.
Nafarroan ere errepublika oroitzeko ekitaldiak egin dituzte. Zurekin Nafarroak errepublika errebindikatu du, «etorkizuneko aukera gisa, ustela eta anakronikoa den monarkia baten kontra». Iruñeko kartzela zaharraren aurrean, Conchi Salinas omendu dute, Affna36 Nafarroako fusilatuen familien elkarteko kidea. «Gaur Bigarren Errepublika oroitzen dugu, baina batez ereHirugarren Errepublika eskatzen dugu, aurrean monarkia sistema ustela, anakronikoa, antidemokratikoa eta patriarkala dugulako», esan dute Zurekin Nafarroako hautagaiek.
«III. Errepublika» eskatu dute, «berdintasun osoa» lortzeko
Elkarrekin Podemos-IUk dei egin du Espainiako Errepublikaren aldeko ekitaldietan parte hartzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu